Kalezarko jaiak

Kalezar, San Juanen atarian

Ekainaren 23tik 26ra Kalezarren jai, ohiko moduan hiru urteren ostean.

Hemen da jai giroa, osasun krisialdiak eragotzi ostean, ohiko moduan hiru urteren ostean bueltan. Festen errondari ohi bezala Kalezarrek ekingo dio abiatzear dugun astean. Ekainaren 23tik 26ra jai izango dute bertan. San Juan bezperako eskearekin eta sutzarra piztuz ekingo diete lau eguneko festen zikloari. Ez dute hutsik egingo San Juan eguneko ospakizunek; toka eta hamaiketako txapelketek nahiz auzotarren arteko herri kirol saioak, sardina janak girotua.

Oilaskobiltzaile txikiak ere berriz jiran irtengo dira aurten larunbatez. Mus eta patata tortila txapelketekin eta Orbeldikoen dantza saioarekin osatuko dute ekainaren 25a. Haurrena izango da jaietako azken eguna, krosa, jolas, tailer eta txokolate janarekin.

Musikarik noski ez da faltako gau eta egun Kalezarren. Umeen Egunari Dj GorkaMendik emango dio amaiera. Bi kontzertu gau ere programatu ditu Jai Batzordeak; Andoni Ollokiegi bakarlaria, Kinada taldea eta Kilimak taldearekin ekainaren 24an eta Gogo-Gozo erromeria eta Dj Hamarekin hilaren 25ean.


KALEZARKO JAIAK
Ekainak 23, osteguna: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua Pikaolan.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Toka eta hamaiketakoa.
13:00 LOPEneren animaliak.
17:00 Auzotarren arteko herri kirolak.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 Sardina jana.
22:00 Kontzertuak: Andoni Ollokiegi bakarlaria, Kinada taldea eta Kilimak taldea.

Ekainak 25, larunbata:
10:00 Oilaskobiltzaile txikien irteera.
14:00 Oilaskobiltzaile txikien bazkaria. Txartelak ekainaren 21era arte Kaffa kafetegian salgai.
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
17:00 Herriko dantzariak.
Jarraian, buruhandiak.
19:30 Patata tortila txapelketa.
Gauean:
00:00 Gogo-Gozo erromeria.
Jarraian, Dj Hama.

Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna
10:00 Umeen Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Tailerrak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GorkaMendiren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Zubieta Lantzen.