Kalezarko jaiak

Eskearekin eta San Juan sua piztuta ekingo diete, bueltan datozen Kalezarko festei

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 23a, 07:31

San Juan bezperako eskearekin eta gauean Pikaolan piztuko duten suarekin ekingo diete hiru urteren ostean jaiei Kalezarren.

Azkenean heldu dira, bueltan da hiru urteotan bizi ezin izan den jai giroa Kalezarrera. San Juanak abiatzear dituzte; ostegun honetan, ekainaren 23an, bezperan beraz ekingo diete festei, berreskuratu dituzten tradizio luzeko bi hitzordurekin. Bazkalostean eskean irtengo dira Kalezartik. Eta ibilbide horren baitan, gauean piztuko dute San Juan sua Pikaolan.

San Juanen hasiera baino ez izango. Lau eguneko festen zurrunbiloan murgilaraziko dute Kalezar gaurtik igandera.

Tarte horretan, denetarik denontzat.


KALEZARKO JAIAK
Ekainak 23, osteguna: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua Pikaolan.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Toka eta hamaiketakoa.
13:00 LOPEneren animaliak.
17:00 Auzotarren arteko herri kirolak.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 Sardina jana.
22:00 Kontzertuak: Andoni Ollokiegi bakarlaria, Kinada taldea eta Kilimak taldea.

Ekainak 25, larunbata:
10:00 Oilaskobiltzaile txikien irteera.
14:00 Oilaskobiltzaile txikien bazkaria. Txartelak ekainaren 21era arte Kaffa kafetegian salgai.
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
17:00 Herriko dantzariak.
Jarraian, buruhandiak.
19:30 Patata tortila txapelketa.
Gauean:
00:00 Gogo-Gozo erromeria.
Jarraian, Dj Hama.

Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna
10:00 Umeen Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Tailerrak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GorkaMendiren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.