Kalezarko jaiak

San Juan eguneko ospakizunak gaur Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 24a, 07:16

Jai egun nagusia gaur Kalezarren, txapelketa, jan-edan eta kontzertuekin.

Kalezar jai betean da jada. San Juan eguna ospatuko dute ostiral honetan, auzotarrak protagonista izango dituen ekitaldiekin. Ekintzez jositako asteburuaren atarian dira.

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Toka eta hamaiketakoa.
13:00 LOPEneren animaliak.
17:00 Auzotarren arteko herri kirolak.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 Sardina jana.
22:00 Kontzertuak: Andoni Ollokiegi bakarlaria, Kinada taldea eta Kilimak taldea.

Ekainak 25, larunbata:
10:00 Oilaskobiltzaile txikien irteera.
14:00 Oilaskobiltzaile txikien bazkaria.
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
17:00 Herriko dantzariak.
Jarraian, buruhandiak.
19:30 Patata tortila txapelketa.
Gauean:
00:00 Gogo-Gozo erromeria.
Jarraian, Dj Hama.

Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna
10:00 Umeen Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Tailerrak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GorkaMendiren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.