Kalezarko jaiak

San Juanak su eta gar Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 24a, 14:41

Euri jasa ederraren ostean, aurreikusi baino zertxobait beranduago ekin diote San Juan sua egiteari Kalezarren. Euriaren eragina nabaritu dute sua pizterako garaian, ohi baino gehiago kosta baitzaie indarra hartzea. Bertsoak, koplak, musika eta dantza egin dituzte suaren aurrean. Ondoren, eskearekin jarraitu dute kalezartarrek.