Kalezarko jaiak

Gaztetxoenen jolastokia gaur, Kalezarko plaza

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 26a, 14:28

Txikienen jolastoki handian bilakatu dute Kalezarko festen azken eguna. Lagun arteko krosak abiarazi du jolasean igaro duten goiza.

Kalezarko jaiak borobildu izan ditu urte luzez, eta plazara itzuli dira gaurkoan; etxeko gaztetxoenez ari gara. Umeen Eguna ospatzen ari dira San Juan festen azken txanpa honetan. Goizeko 10:00ak jota lasterka bizian hasi dute eguna, adin tarte oso zabaleko haur eta gaztetxoak bildu dituen krosarekin. Aulki eta globo jolasek eman diete segida. Gurasoak ere animatu dira azkenean, elkarri hanketan lotuak zituzten puxikak lehertzera.

Buruhandien irteerak borobildu du, ateri eutsi dion arren, euritan amaitu duen goiz parteko Haurren Eguna. Datozen orduotan segida, tailerrekin, txokolate janarekin. Dj Gorkamendik borobilduko ditu aurtengo festak.

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 26, igandea
16:00 Tailerrak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GorkaMendiren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.