Kili-kolo Kalezarko Gau Beltza

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 16a, 10:12

Bilera egin ostean, kolokan da Kalezarren antolatzekoak diren Gau Beltza. Jende gutxi batu da bileretan eta egin ez egin, zalantza dute antolatzaileek. Herritarrak animatu nahi dituzte hurrengo bileretara antolatuta daukaten plana aurrera eraman ahal izateko.

Euskal Herrian Gau Beltza ospatzen zuten arbasoek, eta hainbat herri mugimendu lanean hasita daude atzera gurera ekartzeko eta egungo bizimodura moldatzeko. Herri batzuetan, azken urteetan prestatu dute Gau Beltz berezia eta kalezartarrek bide hori hartu nahi dute. Ibilbide berezi bat prestatu dute auzoan barrena ipuin-kontaketa eta jolasak uztartuko dituena. Hala ere, hori guztia ahalbidetzeko jende gehiagoren beharra nabarmendu dute.