Beldurra eta iluna Gau Beltzean Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 1a, 11:37

Kalezarren Gau Beltza, euskal tradizioaren baitan inguruetan ahaztuta zegoen tradizioa atzera ekarri dute urteko gaurik beldurgarrienean. Hezur-lapur, sorginak eta denetariko izaki beldurgarriek bat egin dute Kalezarren osatutako ibilbidean. Azkenik, txorimaloari eguzkilorearekin profezia bota diote argia askatu eta izaki beldurgarriek alde egin dezaten.