"Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!"

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 11a, 11:04

Garai bateko moduan, murrizketarik gabe eta jendetza batuta ekin dio txotx denboraldi berriari Saizar sagardotegiak.

Bart ireki dute txotx bolada berria Saizar sagardotegian. Aurpegi ezagun mordoarekin, baina bi nabarmendu dituzte aurtengoan; Pablo Hermoso de Mendoza burtzikari nafarra eta bere semea. "Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!", zioten aita-semeek txotxetik jasotako sagardo berria biltzen zuen edalontzia goratzen zuten artean. Haiekin batera, kirolari, aktore, musikari edota telebistako aurkezle ezagun anitz. Baita noski, Saizarko sagardo berria dastatzera joandako hainbat herrikide ere.  

Julian Iantzik aurkezturiko ekitaldia Korrontzi taldeko kide diren trikitilari eta dantzariek girotu zuten. Andoni Egañak botatako bertsoak egin zien harrera txotx denboraldi berriari ekiteko ohorea izan zuten Hermoso de Mendozatarrei.