Belmontekoekin txangoa auzoan barrena

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 15a, 08:44

Aranerreka inguruan barrena familia giroko irteera antolatu du Belmonte auzo elkarteak iganderako. Ostegun hau baino lehen eman beharko da izena.

"Gure bazterrak ezagutzen" izeneko familia giroko txangoa antolatu du Kalezarko Belmonte auzo elkarteak martxoaren 19rako, Aranerreka inguruan. Hilaren 16a baino lehen bideratu beharko da izen-ematea.

Martxoak 19, igandea
9:30 Udarregiko goiko frontoitik.
12:30ak aldera hamaiketakoa eskainiko da Araneko Kalexarko auzo-elkarteko lokalean.
Zehaztasunak: "Aranerreka eta Kalexar inguruan mendi ibilbidea egingo dugu mapa hartuta, familia giroan, goiz pasa. Eraman beharrekoak: mendiko oinetakoak, ura, arkatza edo boligrafoa, iparrorratza".
Izen-ematea: usurbilkultura.eus bidez. Izena emateko azken eguna: Martxoak 16. Izen ematea beharrezkoa da hamaiketakoa antolatzeko.
Antolatzailea: Belmonte Auzo Elkartea.