Ile-apaindegia kudeatzeko norbaiten bila ari da Matia Kalezarren eraikitzen ari den auzunerako

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 14:26

Matia Fundazioa Kalezarren eraikintzen ari den zaintzadun etxebizitzen auzunean jarriko duten ile-apaindegia kudeatzeko jende bila ari da. Epe laburrean aukeratu nahi dute ile-apaintzailea, eta beraz, interesdunek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte martxoaren 24 bitartean.

Aurreikuspenen arabera, 2023ko udaberri-uda inguruan jarriko da martxan Kalezarko auzunea.  Ile-apaindegia kudeatzeko interesa dutenek edo horri buruzko informazio gehiago nahi dutenek Matiarekin jarri behar dute harremanetan: arantza.machinena@matia.eus helbidean edo 696 259 565 telefono zenbakian.

 

Matia Kalezarren eraikitzen ari den eraikina auzoan erabat integratuta egongo da. Zaintza eredu berria jartzearekin batera, auzunearen diseinu arkitektonikoa ere berritzailea izango da, diseinu instituzional zurruna albo batera utzita. Lorategia izango du eta herritar orori irekitako auzoa izango da. Ile-apaindegia ere herri guztiari irekita egongo da.