Kalezarko bazterrak ezagutu ditu herritar talde batek

Noaua Aldizkaria 2023ko martxoaren 19a

"Gure bazterrak ezagutzen" ekimenaren bigarren atala izan dute gaur. Kalezarren barna bidexka bat osatu dute hainbat eta hainbat herritarrek seme-alabekin. Iparrorratza erabiltzen ikasi dute txikiek, mendian orientatzen ikasi dute eta belar zein loreak identifikatzen. Eta nolaez, Kalezarko bideak ikasi dituzte.