Zaintzadun etxebizitzen auzunerako ile-apaindegi kudeatzailea behar dute

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 23a, 16:34

Ostiral hau dute interesdunek, martxoaren 24a, proposamenak aurkezteko azken eguna.

Matia Kalezarren eraikitzen ari den eremu horretarako ile-apaindegi kudeatzailea hautatzeko prozesua abiarazi du. Interesa dutenek martxoaren 24ra arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko. Epe laburrean aukeratu nahi dute langilea, "2023ko udaberri-uda inguruan jarriko" baita martxan Kalezarko auzunea, Usurbilgo Udaletik aurreikusi dutenez.

"Matia Kalezarren eraikitzen ari den zaintzadun etxebizitzen auzunea auzoan erabat integratuta egongo da. Izan ere, zaintza eredu berriarekin batera, auzunearen diseinu arkitektonikoa ere berritzailea izango da, diseinu instituzional zurruna albo batera utzita; lorategia izango du eta herriari irekitako auzoa izango da. Ile-apaindegia ere herri guztiari irekita egongo da". Informazio gehiago bideotatik jaso daiteke: arantza.machinena@matia.eus / 696 259 565. 

Beterri Buruntza Mankomunitateko zuzendaria hautatzeko deialdia
Udalerri hau barne duen aipatu mankomunitateko zuzendari lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak kaleratu dituzte asteazken honetako, martxoaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Lotura horretan dituzuen xehetasunetako batzuk segidan:
-Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
-
Sailkapen-taldea: A1.
-
Eskala: Administrazio Orokorra.
-
Azpieskala: Teknikoa.
-
Dedikazio mota: Dedikazio berezia.
-
Lanpostu-mailako osagarria: 25. maila.
Lanpostuaren balorazioaren araberako ordainsaria: 52.711,65 €.
Hizkuntza eskakizuna: 4.
Derrigortasun-data: 2022ko martxoaren 28a.

Eginkizunak:
-
Ekimen guztiak planifikatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
-
Hainbat batzorderen aurrean erantzutea.
-
Mankomunitatearen ordezkari izatea.
-
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioari laguntza ematea (kudeaketa-planak eta aurrekontuak).
-
Administrazio-kudeaketari laguntzea (baterako finantzaketa-prozesuak).

Eskabideak:  presentzialki Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Herritarrei Arreta emateko Bulegoa), bai eta elektronikoki ere, Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, beterriburuntza.eus web orriaren bidez. Horretarako hamar egun baliodun izango dira, martxoaren 16tik zenbatzen hasita.

-Izendatu ez diren hautagaiekin enplegu-poltsa osatuko dute.




Udaleko Lan Eskaintza Publikoa
Udal erregistrora joanda nahiz telematikoki, usurbil.eus atarian eman ahalko da izena apirilaren 3ra arte. 26 lanpostu eskainiko ditu Usurbilgo Udalak Lan Eskaintza Publikoaren bidez. Deialdi honen oinarriak kaleratu zituen martxoaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofizialak. Usurbilgo Udalak halere, deialdia abenduaren 15eko ebazpenaren bidez eman zuen ezagutzera. Abenduaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen xehetasunak. 

Bi prozesu mota bideratuko dira lanpostu hauek guztiak betetzeko. "Lanpostuaren arabera, oposizio-lehiaketa (azterketa) bidez edo meritu lehiaketa hutsez egingo dira prozesuak". 26tik 25 meritu lehiaketa hutsez ebatziko direla berri eman du Udalak, "eta bakarra oposizio-lehiaketa bidez".

Lehiaketa-oposaketa sistema bidez:
-Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.

Meritu lehiaketa bidez lanpostuok beteko dira:
- Administrari laguntzaileak (C2): 2 plaza.
- Administrariak (C1): 4 plaza.
- Administrazio orokorreko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio orokorreko teknikaria (goi maila) (A1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (E). 6 plaza (Plazetako bat desgaitasun erreserban).
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1); udaltzaina: plaza 1.

Bildutako laboralak:
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2); oinarrizko lanbide heziketa (ileapainketa): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): oinarrizko lanbide heziketa (sukaldaritza): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (1go maila):  plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (2. maila):  plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (koordinatzailea):  plaza 1.

Aipatu moduan, udal erregistroan eman ahalko da izena deialdi honetan, apirilaren 3ra arte, edota telematikoki usurbil.eus atarian.