Apirilaren 18an

Haur Eskolako kuotei buruzko bilera

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 13a, 07:01

Datorren ikasturterako Haur Eskolako kuotei buruz argibideak emateko bilera deitu du Usurbilgo Udalak apirilaren 18rako. Bezperan zabalduko dute hain zuzen, matrikulazio epea.

"Hezkuntza Legea eta haur eskolak: 2023-24 ikasturteko kuoten inguruko argibideak" emateko bilera deitu du azken orduotan Usurbilgo Udalak, datorren astearterako, apirilaren 18rako, arratsaldeko 18:00etan Sutegin. Gogoan izan, bezperan, hilaren 17an zabalduko dute aipatu hurrengo ikasturterako matrikulazio epea. Apirilaren 28ra arte luzatuko da tarte hau. "Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu", ohartarazi dute Haur Eskolatik.

Matrikulatzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez, informazio gehiago ere jaso daitekeen bideotatik hain zuzen:
943 36 12 16 (8:00-15:00 artean)
haureskola@udarregi.eus
Ugarte, 9

Horrekin batera, gogoan izan, matrikulazio epea ireki berritan, ate irekien eguna antolatu du Haur Eskolak; apirilaren 19an hain zuzen, asteazkenez; 17:00etan euskarazko saioa eta ordubete beranduago, 18:00etan gaztelaniazkoa.


Aurrematrikulazio epea zabalik Oriarten
Aurrematrikulazio epeak zabalik segitzen du martxoaren 27az geroztik, besteak beste, Usurbil eta Lasarte-Oriako Oriarte Institutuan nahiz www.euskadi.eus/hezkuntza atarian. Apirilaren 21era arte bideratu ahalko da 2023-24 ikasturterako izen-ematea bertan eta gainerako EAE-ko berrehunetik gora ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. 

Zientziak eta teknologiako, eta giza zein gizarte zientzietako batxilergoetan trebatzeko aukera eskaintzen du Oriartek. Informazio gehiagorako: 
oriarte.eus
943 899 492
info@oriarte.eus

Egutegia
-Martxoak 27-apirilak 21: eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.
-Maiatzak 10: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenden argitaratzea.
-Maiatzaren 17ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea.
-Maiatzak 24: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenden argitaratzea.
-Ekainak 19-uztailak 4: matrikula egiteko epea.