2023-24 ikasturtea

Haur Eskolako kuotei buruzko bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko apirilaren 18a

Datorren ikasturterako matrikulazio epea ireki berritan, Haur Eskolako kuotei buruzko argibideak emateko bilera deitu du Usurbilgo Udalak gaurko.

Astelehen honetan ireki du Haur Eskolak 2023-24 ikasturterako matrikulazioa. Zerbitzu hau baliatzeko kuotak hizpide izango dituen hitzordua deitu du gaurko, apirilak 18, Usurbilgo Udalak. "Hezkuntza Legea eta haur eskolak: 2023-24 ikasturteko kuoten inguruko argibideak" emateko hitzordua iragarri du, aipatu moduan astearte honetarako, arratsaldeko 18:00etan Sutegin.

Matrikulazioa
Aipatu moduan, zabalik da apirilaren 28ra arte 2023-24 ikasturtera begirako matrikulazio epea Haur Eskolan. Deialdia 0-3 urte artekoei zuzendua dago; bestela esanda, 2021-23 urte artean jaiotakoei.

"Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu", ohartarazi dute Haur Eskolatik.

Matrikulatzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez, informazio gehiago ere jaso daitekeen bideotatik hain zuzen:
943 36 12 16 (8:00-15:00 artean)
haureskola@udarregi.eus
Ugarte, 9

Ate irekien eguna
Horrekin batera, gogoan izan, matrikulazio epea ireki berritan, ate irekien eguna antolatu du Haur Eskolak; apirilaren 19an hain zuzen, asteazkenez; 17:00etan euskarazko saioa eta ordubete beranduago, 18:00etan gaztelaniazkoa.