Kalezarko jaiak

Kalezarko jaiak ekainaren 23tik 25era

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 15a, 12:07

Hiru eguneko etenik gabeko festa iragarri dute Kalezarren, ekainaren 23tik 25era.

Udarekin batera, ate joka ditugu dagoeneko festak. Inguruotako jaien erronda Kalezarren abiatuko dute ekainaren 23an, San Juan bezperako ohiturak berritzearekin batera. Kontzertuak, jan edana, haur jolasak edota txapelketa ezberdinek tartea izango dute bertako Jai Batzordeak osatu duen hiru eguneko egitarauan.

Hemen duzue Kalezarko festen berri:

Kalezarko jaiak
Ekainak 23, ostirala: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
17:30 Buruhandiak.
22:00 San Juan sua, bertsolariek girotuta.
23:00 Inguma eta Lehen Lerroa musika taldeak.
Jarraian: Fan & Go.

Ekainak 24, larunbata: San Juan eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Toka eta hamaiketakoa.
Ondoren: Patata tortila lehiaketa.
16:00 Mus txapelketa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).
17:00 Buruhandiak.
18:00 Herriko dantzariak.
Jarraian: sardina eta sagardo dastaketa Saizar sagardotegiaren eskutik.
23:30 Bide Batez.
Jarraian: DJ Javi Hidalgo, goizaldera arte.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna
10:00 Umeen Krosa.
11:30 Jolasak.
Ondoren: Buruhandiak.
16:00 Tailerrak.
Ondoren: Buruhandiak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GORKAMENDIren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.