SAN JUAN JAIAK

"Aurtengo San Juan sua ez da Pikaolan egingo"

Erredakzioa 2023ko eka. 19a, 19:29

Urteetan San Juan suaren kokagunea izan da Kalezarren. Jai Batzordeak tokiz aldatzea erabaki berri du. Haur parkearen ondoko belardi batean piztuko da aurtengoan. 

Pikaola ondoan etxe berriak egin dituzte eta San Juan suaren kearekin bizilagunak ez molestatzearren hartu da erabakia. Puntapaxetik Kalezarrera igotzeko eskaileren ondoko belardi batean piztuko dute aurtengo sua.

"Sua Kalezarko parkearen azpian dagoen belardian egingo da, Puntapaxetik Kalezarrera igotzeko eskaileraren amaieran, ezkerreko aldean", Jai Batzordetik aditzera eman dutenez. "22:00etan emango zaio hasiera suari, trikitilari eta bertsolariek girotuta. Animatu".