Kalezarko jaiak

Festa giroa atez ate hedatzen hasi dira Kalezarko gazteak

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 23a, 16:53

Festa girorako gogotsu ekin diote bazkalostean, gauera arte luzatuko den San Joan bezperako eskeari.

Kalezar jaietan da ostiral bazkalostetik. Bertako gazteak etxez etxe, atez ate hedatzen dabiltza azken orduotan festa giroa, erdigunetik abiatu duten San Joan bezperako eskearekin. Bertsolari eta trikitilariak bidelagun, auzokideak agurtuz hasi dute 48 ordu iraungo dituzten jaiak. Haiei eskaini dizkiete bertso eta kantuak, eta eskuzabalik hartu dituzte. 

22:00etan San Juan sua piztuko duten eremu berrian egingo dute geldialdietako bat.