Kalezarko jaiak

Toka txapelketaz gozatu dute kalezartarrek hamaiketako ederra egin bitartean

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 24a, 15:22

Jose Fernandez eta Pedro Mari Matxain izan dira aurtengo Kalezarko jaietako Toka Txapelketako irabazleak. Partehartzea zabala izan du txapelketak eta hamaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan da bitartean.

Ohiko Toka Txapelketarekin hasi dute Kalezarko jaien bigarren egun hau. Meza Nagusiaren ostean, hainbat auzotar Peña Pagola elkartearen aurrean dagoen plazatxoan elkartu dira mahai azpian, gerizpean, hamaiketako bikaina egiteko. Bitartean, toka txapelketako izen-ematea ireki dute eta dozenaka lagun animatu dira parte hartzera. Ordu eta erdik aritu dira parte hartzaileak, eta azkenean, lehen eta bigarren postuarengatik jokoan ibili dira Pedro Mari Matxain eta Jose Fernandez, biek 6 aldiz lortu baitute burdina jotzea. Azkenean, Jose Fernandez izan da garailea bien arteko norgehiagokaren ondotik. 

 

Kalezarko jaiak

Ekainak 24, larunbata: San Juan eguna
16:00 Mus txapelketa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).
17:00 Buruhandiak.
18:00 Herriko dantzariak.
Jarraian: sardina eta sagardo dastaketa Saizar sagardotegiaren eskutik.
23:30 Bide Batez.
Jarraian: DJ Javi Hidalgo, goizaldera arte.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna
10:00 Umeen Krosa.
11:30 Jolasak.
Ondoren: Buruhandiak.
16:00 Tailerrak.
Ondoren: Buruhandiak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GORKAMENDIren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.