Kalezarko jaiak

Jan, edan, korrika egin eta lehiatzeko aukera izan da Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 24a, 21:21

Herriko dantzariek emanaldia egin bitartean, mus txapelketa egin dute Peña Pagola aurreko plazan. Hainbat bikote aritu dira lehian. Dantza amaitu bezain pronto, buruhandiak atera dira bazterrak nahastera, eta bitartean, inguru hartan zebiltzan helduek sardinak jan eta Saizarko sagardoaz gozatzeko aukera izan dute.

Kalezarko jaiak

Ekainak 24, larunbata: San Juan eguna
16:00 Mus txapelketa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).
17:00 Buruhandiak.
18:00 Herriko dantzariak.
Jarraian: sardina eta sagardo dastaketa Saizar sagardotegiaren eskutik.
23:30 Bide Batez.
Jarraian: DJ Javi Hidalgo, goizaldera arte.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna
10:00 Umeen Krosa.
11:30 Jolasak.
Ondoren: Buruhandiak.
16:00 Tailerrak.
Ondoren: Buruhandiak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GORKAMENDIren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.