Baba beltz txikiaren kofradiakoak ostegunean bilduko dira

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 28a, 09:23

Ohi bezala, abuztuko azken ostegun honetan bilduko dira Saizar sagardotegian.

Baba beltz txikiari gorazarre egiten dion kofradia, ohi bezala, abuztuko azken ostegun honetan, hilaren 31n elkartuko dira, arratsaldeko 14:00etan Saizar sagardotegian. Elikagai hau otorduko osagai nagusia izango duten topagunean zehar, kofradekide berri bat izendatuko dute. Lau hamarkadatik gorako tradizio luzeari jarraiki, kapa beltzak soinean, txapelak buruan, ereserkia abestu ostean harrera egingo diote kide berriari laiaren laguntzaz.

Horrekin batera, 2024ko kide berria iragarriko dute. Bazkaritara joan nahi duenak, lekua har dezake 943 37 39 95 telefono zenbakira deituta.


BABA BELTX TXIKIA
Gora baba beltx txikia,
andazpetarron gloria, bai!
Txiki izanarren, nor da gaur hemen
zu bezain handia?

Gora ditzagun zure dohainak:
koloria, armonia eta "tirrit eta tarrat"
zuk sortzen duzun sinfonia.
A zer nolako jakia
babatxo beltx txikia! 

Platerkada bat, platerkada bi
bata bestearen atzetik,
atera hitzak, atera, Felix,
atera babak eltzetik!