Urrezko Aizkolarien Kopa

Aizkolarien arteko lehia bizia Saizarren

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 4a, 14:38

Urrezko Aizkolarien Kopako bigarren kanporaketa saioa jokatu dute euri zaparrada artean Saizar sagardotegian.

Herri kirolen erakustaldi eta lehiatoki bizia larunbat eguerdi honetan, azaroaren 4an, Saizar sagardotegi ataria. Aizkolarien Urrezko Kopako bigarren kanporaketa saioa jokatu dute Iker Vicentek, Jokin Urretabizkaia "Basozabal"ek, Joxean Etxeberriak, Julen Gabirondok, Oihan Larretxeak eta Xabier Zalduak. Harrijasotze erakustaldiek tartekatu dituzte aizkolarien arteko neurketak.

Gaurko saioa Euskal Telebistak grabatu du, eta aurkezleak iragarri duenez, igande arratsaldeko 16:00etan eskainiko dute euskarazko telebista katean. Ribavellosan jokatuko da hurrengo kanporaketa saioa, hilaren 12an. Mallabian gero. Finalerdiak abenduaren 6an, 10ean eta 17an.