Uztailean inauguratu zuten Egurtzegi, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunean. Azken aldian, dinamika ezberdinen geltokia izaten ari da. Azaroaren 30ean Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu zuen zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba feminista orokorraren eguneko mobilizazioak bertan geratu ziren, txalo artean hartu zituzten Egurtzegikoek.
Asteazken honetan, abenduaren 20an, estreinakoz bertan eskaini dute baita kantu saioa Udarregi ikastolakoek; zehazkiago esanda, DBHko ikasle talde batek. Zaintzadun etxebizitzen auzuneko bizilagunak atarira atera eta gozatu ederra hartu dute ikastolakoen saioarekin. Udarregikoak abestu eta kantatutakoa jo dituzten askotariko instrumentuekin musikatu dute.
Belaunaldiarteko topaketa bizi izan da gabon kantuen bueltan Egurtzegi atarian. Herrian barrena egin duten kalejiraren baitako geltokia izan da zaintzadun etxebizitzen auzunea.