Adin edota herri ezberdinetako emakumeez osaturiko batukada feministak iragarri digu eguerditik, gaurkoa ez zela ohiko larunbata Usurbilen, are gutxiago Kalezarren. 12:00ak jota berrogei bat emakume elkartu dira Mikel Laboa plazan, batukada erritmo biziekin herria girotzera. Frontoi atzean elkartu dira eta handik abiatu, gaurkoan helmuga zuten Kalezarko Pelaioenearantz, Artzabaldik barrena.
Haiekin bidelagun, Usurbilgo Emakumeen Etxea eta Kalezarko auzokideentzako udal ekipamendua bateratuko dituen eraikin berriaren irekiera ekitaldira zihoazenak. Denak ere erritmo bizi eta dantzagarriekin girotuta egin dute ibilbide hau.
Irudiotan bildu dugu batukada feministakoekin eginiko kalejira.