Ekainaren 15eko bertso-afarirako txartelak erosteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 31a, 08:07

Ekainaren 15ean izango den hitzordurako txartelak erosteko azken eguna duzue ostiral hau, maiatzaren 31.

Kalezarko elkartetik jakinarazi dutenez, bertso-afaria antolatu dute ekainaren 15ean, arratsaldeko 20:30ean. Jexux Irazuk eta Aitor Mendiluzek parte hartuko dute hitzordu honetan. Sarrerak erosteko maiatzaren 31ra arteko tartea izango da, astelehenetik ostegunera, 19:00-20:00 artean elkartean bertan edo 667 232 300 telefono zenbakira deituta. Bazkideek izango dute lehentasuna. Afariko menua honako hauxe izango da: zizka-mizkak, entsalada, oilaskoa saltsan, postrea, kafea eta kopa, edaria barne dela.

Kalezarko jaien atarian
Peña Pagolako Kalezarko jaien bezperetan ospatuko da. Izan ere hitzordu hau ekainaren 15erako dago iragarria; auzoko festak, aldiz, ekainaren 21etik 24ra izango dira. Ostiralean hasi eta San Juan egunez, astelehenarekin amaituko dira aurtengoak.