"Maitasun kapitala" liburua aurkeztuko du gaur Karmele Jaiok Emakumeen Etxean

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 12a, 09:18

Aste honetarako bi hitzordu iragarri dituzte Kalezarko Pelaioenean egoitza duen Usurbilgo Emakumeon Etxean.

Bi hitzordu egunotan Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean. Karmele Jaiok "Maitasun kapitala" aurkeztuko du asteazken honetan, ekainaren 12an. Honatx aurrerapena: "Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana. Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz. Pertsonaiek bizitako esperientziak eta bateko nahiz besteko artistek piztutako gogoetak tartekatuz, nobela anbiziotsu bat osatu du Karmele Jaiok, arin irakurtzen dena baina arrasto sakona uzten duena, nor bere buruari begira hausnarketara bultzatuz".

Greba feminista ostera begira
Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean lanketa saioa iragarri dute, bestalde, gazteekin ostiralerako, ekainaren 14rako, arratsaldeko 17:00etan. Izan ere, Emagin elkartekoen eskutik Euskal Herriko Mugimendu Feministak iragan azaroaren 30ean deitutako greba feminista orokorraren osteko garaia hartuko dute ahotan. “Greba feminista orokorra. Eta orain zer?", hortxe gazteekin bideratu nahi duten lanketarako hizpidea. Informazio gehiago:
Belmonte kalea, 8
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus

Emakumeon Etxeko datozen deialdiak

Ekainak 12, asteazkena
18:30
Karmele Jaioren “Maitasun kapitala” liburuaren aurkezpena Emakumeon Etxean. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.

Ekainak 14, ostirala
17:00 Greba feminista orokorra. Eta orain zer?". Lanketa saioa gazteekin Emaginen eskutik.
"Animatu zaitez eta gerturatu!".

Ekainak 24, astelehena
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Usurbilgo herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Adin guztietako herritarrei dago zuzendua, eta helburua herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzutea da".
Oharra: Bi astean behin eskaintzen dute zerbitzu hau, astelehenetan. Datozen zerbitzu egunak: maiatzak 27, ekainak 10 eta 24.
Hitzordua eskatzeko:
650 232 714
943 377 112
info@xelebreak.com
emakumeonetxea@usurbil.eus

Uztailak 10, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridikoa eta psikosoziala Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bidez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Zerbitzua noiz eskaintzen den: hilabetean behin asteazkenetan. Datozen zerbitzu egunak; uztailak 10 (15:00-18:00 artean).
Hitzordua eskatzeko:
emakumeonetxea@usurbil.eus
943 377 112


Informazio gehiago:
Belmonte kalea, 8
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.