Emakumeon Etxea

Greba feministaren osteari begirako lanketa gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 14a, 07:58

Iragan azaroaren 30eko greba feminista orokorraren osteari begirako lanketa saioa iragarri dute gaurko gazteekin Usurbilgo Emakumeon Etxean.

Emakumeon Etxeko datozen deialdiak
Ekainak 14, ostirala
17:00 "Greba feminista orokorra. Eta orain zer?". Lanketa saioa gazteekin Emaginen eskutik.
"Animatu zaitez eta gerturatu!".

Ekainak 24, astelehena
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Usurbilgo herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Adin guztietako herritarrei dago zuzendua, eta helburua herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzutea da".
Oharra: Bi astean behin eskaintzen dute zerbitzu hau, astelehenetan. Datozen zerbitzu egunak: maiatzak 27, ekainak 10 eta 24.
Hitzordua eskatzeko:
650 232 714
943 377 112
info@xelebreak.com
emakumeonetxea@usurbil.eus

Uztailak 10, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridikoa eta psikosoziala Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bidez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Zerbitzua noiz eskaintzen den: hilabetean behin asteazkenetan. Datozen zerbitzu egunak; uztailak 10 (15:00-18:00 artean).
Hitzordua eskatzeko:
emakumeonetxea@usurbil.eus
943 377 112


Informazio gehiago:
Belmonte kalea, 8
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.