Kalezarko jaiak

Kalezar, festei begira

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 17a, 10:27

Kalezarko jaiek emango diote hasiera inguruotako festen denboraldiari, ekainaren 21etik 24ra.

Lau festa egun iragarri ditu Jai Batzordeak, ekainaren 21ean hasi eta hilaren 24ra arte.

Iazko hitzorduekin alderatuta, oraingo honetan, hainbat ekitaldi egunez aldarazi dituzte. Esaterako, igandez ospatu izan den Haurren Eguna, bezperara aurreratu dute aurtengoan. Izan ere, igandea, ekainaren 23a izango da, San Juan bezpera eta eskea eta sua programatu dituzte astea amaitzeko, oilasko biltzaile txikien irteerarekin batera.

Umeen Eguna beraz, larunbatera aurreratu dute, eta Orbeldik hainbat urtez egun horretan egin ohi duen jaien denboraldiko erakustaldia bezperara, San Juanen lehen ospakizun egunera. Festen hasieran, hain zuzen, auzotarrak izango dituzte protagonista nagusi. Izan ere, haien arteko herri kirolak iragarri dituzte hilaren 21erako eta, segidan, auzo afaria. 

Gainerakoan, denetarik eta denontzat izango da zer egina Kalezarko jaietan: kontzertuak, txapelketak, jan-edana, jolasak, dantzariak... 

Segidan duzue, auzoko jai batzordeak osatu duen egitaraua:

Kalezarko jaiak
Ekainak 21, ostirala
16:30 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
Ondoren, auzotarren arteko herri kirolak.
20:30 Auzo afaria.
23:00 Kontzertuak:
- Txiskeruak. 
- Zaparra.
- DJ Fantasia.

Ekainak 22, larunbata: Umeen Eguna
10:30 Umeen krossa (izen ematea 10:00etan itxiko da).
11:30 Umeen jolasak. Ondoren Buruhandiak.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:00 Tailerrak. Ondoren Buruhandiak.
18:30 Txokolatada.
19:30 DJ Gorka Mendi.
00:00 Kontzertuak:
- Bide Batez.
- DJ Javi Hidalgo.

Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.

Ekainak 24, astelehena: San Juan eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Trikitilariak: Ostolaza eta Pujana.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.