Kalezarko jaiak

Tailerrek ikaragarrizkoa arrakasta izan dute Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 22a, 17:43

Umeen Egunean tailerrek arrakasta izan ohi dute, baina gaur Kalezarren elkartu den jende pilak ikaragarrizko arrakasta erakutsi du. Aurpegiak eta azazkalak margotzeko aukera, hariekin formak egitekoa, karetak margotzekoa... aukera oso zabala izan dute bertaratu diren ehunka haur eta gaztetxoek.