Kalezarko jaiak

Pikaolan piztuko dute San Juan sua

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 21a, 09:49

Garai bateko kokagunean piztuko dute San Juan sua, arratsaldean eskean irtengo direnekin batera.

Gezurra badirudi ere, ekainak 23 ditu gaur; San Joan bezpera. Urteko gau argitsuenaren atarian gara. Sua piztuko da nonahi igande iluntze honetan. Dakizuenez, Kalezar festa giro betean da ostiralaz geroztik. Gaur, San Joan bezperako ospakizunetan murgilduko dira auzoan. Arratsaldeko 15:00etarako finkatua dute eskean irteteko hitzordua. Auzoan barrena egingo duten etxez etxeko biraren ostean, gaueko 22:00etan Pikaolan izango dira.

Izan ere, aurten, Ugartondoko auzune berriaren ondoan piztuko dute San Joan sua, garai batean egiten zuten moduan. Aurtengo eskean, eta, sua piztuko duten eremuaren girotzean beraz, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpirotz bertsolariak arituko dira kantari. Trikitixa eta panderoa Julen Labakak eta Olatz Arrutik joko dute, hurrenez hurren.

Kalezarko jaiak
Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.

Ekainak 24, astelehena: San Juan eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Trikitilariak: Ostolaza eta Pujana.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.