Kalezarko jaiak

Punteria fina toka txapelketan

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 24a, 15:25

Kalezarko jaien azken egun honi toka txapelketarekin ekin diote Peña Pagola elkartearen atarian.

Lehia bizian ekin diote Kalezarko jaietako azken egun honi. Astelehen handirik ez zuten hain zuzen, goiz partean jokatu den toka txapelketan parte hartu dutenek. Punteria fin askoa dutela erakutsi dute. Horren lekuko izan dira, gogotik jotzen zuen eguzki izpietatik salbu, Peña Pagola elkartearen atariko zuhaizpearen itzalpean ziren ikus-entzuleak.

Elkartetik zerbitzaturiko hamaiketako goxoa dastatu eta tokan lehiatzeko aukera izan dute San Joan egun honetan, bazkalaurretik.