Ikastaroak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, hainbat zerbitzu... eta gehiago eskainiko ditu Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxeak urritik urtarrilera. Tarte horretako programazioa plazaratu dute. Xehetasunak eskuorri batean bildu eta etxez etxe banatuko dituzte egunotan. Dena den, online ere eskura dezakezue, esteka honetan klikatuta: Emakumeon Etxeko programazioa.
Bertan ikus daitekeen moduan, batetik, asteotan iragarri dituzten Jabetza Eskolako trebakuntza saioak eskainiko dituzte, zoru pelbikoari eta biodantzari lotutako ikastaroak hain zuzen. Horrez gain, zaintzari lotutako ekimen zikloa antolatu dute, kultur ekitaldi gehiagorekin batera. Eskaintza honi guztiari urriaren 5eko Emakumeon Topaketak emango dio hasiera.
Gogoan izan, azkenik, hainbat zerbitzu eskaintzen segiko dutela Emakumeon Etxean; aholkularitza juridiko eta psikosoziala, sexu-aholkularitza zerbitzua eta liburutegi feminista. Segidan dituzue xehetasunak.
Emakumeon Etxeko programazioa
2024ko urria-2025eko urtarrila
Urriak 2, asteazkena
16:30 "Cuidado Resbala" dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Dinamizatzailea: Emagin elkartea.
Zehaztasunak: "Gizartean, jarduera ordainduak lehenesten dira, prestigioa ematen dutenak eta diru-balioan neurtzen direnak. Hala ere, zeregin ikusezin asko daude, guztion bizitzari eusteko ezinbestekoak direnak. Dokumental honek gizartearen eta, bereziki, mugimendu feministen kezketako bat jorratzen du: zaintza lan ikusezinak".
Urriak 5, larunbata
Emakumeon Topaketa
11:00-13:00 Talde dinamika.
13:00-14:00 Bea Egizabal umoregilea.
14:00 Luntxa.
Zehaztasunak: "Herriko emakumeok elkar ezagutzeko, sareak josteko eta etxearen erreferentzialtasuna handitzeko antolatu dugu Emakumeon Topaketa".
Urriak 14, astelehena
18:00 June Fernandezen “Aingeruak eta neskameak (haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak)” liburuaren aurkezpena. Egilea bertan izango da.
Urriak 16, asteazkena
16:30 "En tránsito" dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Dinamizatzailea: Bidez Bide elkartea.
Zehaztasunak: "Dokumental honetan, Nikaraguan bizi diren adin txikikoen eta nerabeen errealitatea aztertzen da (Ocotal eta Managua), baita jatorrizko herrialdeko zaintzaileena eta Gipuzkoan bizi diren haien amena ere. Era berean, nazioz gaindiko harreman horren ondorioei buruz hitz egiten du, eta zaintzen kate globalen errealitatea islatzen du".
Azaroak 7, osteguna
18:00 Hitzaldia: "Zaintzaren pedagogia".
Hizlaria: Nora Salbotx.
Zehaztasunak: "Urte luzez, zaintzaren esparrua gutxietsia izan da hezkuntzan. Gaur badakigu, feminismoaren ekarpenari esker, zaintza hezitzailea dela eta zaintzaren pedagogia patriarkatua eraisteko heziketa guneetan baliatu beharreko tresna dela".
Azaroak 26, asteartea
17:30 "Bakarrik Bai da Bai" Legearen inguruko hitzaldia, Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Irule abokatuak taldearen eskutik.
Azaroak 28, osteguna
18:00 Hitzaldia: "Urtebete greba feminista orokorretik. Eta orain zer?".
Hizlaria: Elene Lopetegi.
Zehaztasunak: "Urtebete pasatu da Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra deitu zuenetik. Egun historikoa izan zen, greba orokor batek zaintza lanak izan baitzituen hizpide. Horrek utzitako aztarnak aztertuko ditu solasaldiak, eta etorkizuneko erronketan arreta jarri".
Abenduaren 12tik 19ra
Erakusketa: "Ama ta asunak".
Zehaztasunak: "June Baonza Pagaldai (Durango, 1979) artistaren Ama ta asunak proiektuak amatasunaren ideala deseraiki nahi du, amatasunaren praktika bizigarriagoa egiteko erreferente eta diskurtso ugari eskaintzearekin batera".
-Abenduak 12, 18:00 Irekiera eta egilearekin solasaldia.
-Abenduak 19, 18:00 Hitzaldia: "Amatasunak, beste amatasunak eta ahaidetasun berriak".
Hizlariak: Elixabete Imaz eta Miren Aranguren.
Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".
Zerbitzuak
Urriak 23, azaroak 20, abenduak 11
15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Urriak 7 eta 21, azaroak 4 eta 18, abenduak 2 eta 16
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua.
Zehaztasunak: "Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko".
Liburutegi feminista
Ikastaroak
Jabetza Eskola
Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxetik Jabetza Eskolako datozen hilabeteotarako eskaintza plazaratu dute. Bi ikastaro antolatu dituzte:
-Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa: urriaren 3tik abenduaren 19ra (ostegunetan), 17:00-19:00 artean. Eneritz Gallastegik zuzenduriko ikastaroa elebiduna izango da. "“Emakumeok, bizitzan zehar, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu: erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea... Garrantzitsua da gune horretako muskulazioa prestatzea. Ikastaro honek osasunarentzat hain garrantzitsua den arlo hau sentitzen, ulertzen eta hobetzen lagunduko digu”.
-Biodantza: urriaren 1etik urtarrilaren 28ra (astearteetan), 15:30-17:00 artean. Euskaraz bideratuko ditu saioak Eider Zuriarrainek. “Biodantza musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzat, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da, eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira. Autoestimua hobetzen da, eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago, eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar”.
Ikastaro hauetan izena emateko aukera izango da irailaren 16tik 27ra Emakumeon Etxean bertan edo bideotatik: 943 377 112 telefono zenbakian edo emakumeonetxea@usurbil.eus helbidean.
Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).