Emakumeon Etxea

Zaintzaren pedagogiaz hitzaldia ostegunean

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 4a, 09:24

Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxetik urtarrilera arte iragarritako programazioaren baitan, bi hitzordu izango dira aste honetan; sexu-aholkularitza zerbitzua eskainiko dute gaur; ostegunean "zaintzaren pedagogia" izeneko hitzaldia.

Emakumeon Etxeko programazioa
2024ko urria-2025eko urtarrila
Zerbitzuak
Azaroak 4 eta 18, abenduak 2 eta 16
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua.
Zehaztasunak: "Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko".

Azaroak 20, abenduak 11

15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".


Kultur programazioa
Azaroak 7, osteguna
18:00 Hitzaldia: "Zaintzaren pedagogia".
Hizlaria: Nora Salbotx.
Zehaztasunak: "Urte luzez, zaintzaren esparrua gutxietsia izan da hezkuntzan. Gaur badakigu, feminismoaren ekarpenari esker, zaintza hezitzailea dela eta zaintzaren pedagogia patriarkatua eraisteko heziketa guneetan baliatu beharreko tresna dela".

Azaroak 26, asteartea
17:30 "Bakarrik Bai da Bai" Legearen inguruko hitzaldia, Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Irule abokatuak taldearen eskutik.

Azaroak 28, osteguna
18:00 Hitzaldia: "Urtebete greba feminista orokorretik. Eta orain zer?".
Hizlaria: Elene Lopetegi.
Zehaztasunak: "Urtebete pasatu da Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra deitu zuenetik. Egun historikoa izan zen, greba orokor batek zaintza lanak izan baitzituen hizpide. Horrek utzitako aztarnak aztertuko ditu solasaldiak, eta etorkizuneko erronketan arreta jarri".

Abenduaren 12tik 19ra
Erakusketa: "Ama ta asunak".
Zehaztasunak: "June Baonza Pagaldai (Durango, 1979) artistaren Ama ta asunak proiektuak amatasunaren ideala deseraiki nahi du, amatasunaren praktika bizigarriagoa egiteko erreferente eta diskurtso ugari eskaintzearekin batera".
-Abenduak 12, 18:00 Irekiera eta egilearekin solasaldia.
-Abenduak 19, 18:00 Hitzaldia: "Amatasunak, beste amatasunak eta ahaidetasun berriak".
Hizlariak: Elixabete Imaz eta Miren Aranguren.

Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".

Liburutegi feminista

Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).