Azaroak 25

"Bakarrik Bai da Bai" legea eta iazko greba feminista hizpide egunotan, Emakumeon Etxean

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 26a, 11:10

Urritik urtarrilera plazaraturiko programazioaren baitan, bi hitzordu izango dira aste honetan, Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxean; "Bakarrik Bai da Bai" Legea eta duela urtebeteko greba feminista hizpide duten solasaldi bana, abiarazi berri dugun aste honetan.

Emakumeon Etxeko programazioa
Kultur programazioa
Azaroak 26, asteartea
17:30 "Bakarrik Bai da Bai" Legearen inguruko hitzaldia, Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Irule abokatuak taldearen eskutik.

Azaroak 28, osteguna
18:00 Hitzaldia: "Urtebete greba feminista orokorretik. Eta orain zer?".
Hizlaria: Elene Lopetegi.
Zehaztasunak: "Urtebete pasatu da Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra deitu zuenetik. Egun historikoa izan zen, greba orokor batek zaintza lanak izan baitzituen hizpide. Horrek utzitako aztarnak aztertuko ditu solasaldiak, eta etorkizuneko erronketan arreta jarri".

Abenduaren 12tik 19ra
Erakusketa: "Ama ta asunak".
Zehaztasunak: "June Baonza Pagaldai (Durango, 1979) artistaren Ama ta asunak proiektuak amatasunaren ideala deseraiki nahi du, amatasunaren praktika bizigarriagoa egiteko erreferente eta diskurtso ugari eskaintzearekin batera".
-Abenduak 12, 18:00 Irekiera eta egilearekin solasaldia.
-Abenduak 19, 18:00 Hitzaldia: "Amatasunak, beste amatasunak eta ahaidetasun berriak".
Hizlariak: Elixabete Imaz eta Miren Aranguren.

Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".

Zerbitzuak
Abenduak 2 eta 16
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua.
Zehaztasunak: "Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko".

Abenduak 11

15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".

Liburutegi feminista

Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).