Emakumeon Etxea

Duela urtebeteko greba feminista hizpide duen solasaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 28a, 09:07

Duela urtebeteko greba feminista hizpide duen solasaldia programatu dute ostegun honetarako, azaroaren 28rako Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxean.

Emakumeon Etxeko programazioa
Kultur programazioa
Azaroak 28, osteguna
18:00 Hitzaldia: "Urtebete greba feminista orokorretik. Eta orain zer?".
Hizlaria: Elene Lopetegi.
Zehaztasunak: "Urtebete pasatu da Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra deitu zuenetik. Egun historikoa izan zen, greba orokor batek zaintza lanak izan baitzituen hizpide. Horrek utzitako aztarnak aztertuko ditu solasaldiak, eta etorkizuneko erronketan arreta jarri".

Abenduaren 12tik 19ra
Erakusketa: "Ama ta asunak".
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 artean; astearte eta ostegunetan, 17:00-20:00 artean ere bai.
Zehaztasunak: "June Baonza Pagaldai (Durango, 1979) artistaren Ama ta asunak proiektuak amatasunaren ideala deseraiki nahi du, amatasunaren praktika bizigarriagoa egiteko erreferente eta diskurtso ugari eskaintzearekin batera".
-Abenduak 12, 18:00 Irekiera eta egilearekin solasaldia.
-Abenduak 19, 18:00 Hitzaldia: "Amatasunak, beste amatasunak eta ahaidetasun berriak".
Hizlariak: Parean elkartea eta Miren Aranguren.

Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".

Zerbitzuak
Abenduak 2 eta 16
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua.
Zehaztasunak: "Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko".

Abenduak 11

15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".

Liburutegi feminista

Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).