Urte amaiera bizia iragarri dute Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean. Batetik, amatasuna hizpide izango duen "Ama ta asunak" erakusketa eta horri lotutako zenbait ekitaldi iragarri dituzte abenduaren 12tik 19ra. Albiste honetan beherago dituzue xehetasunak.
Bestalde, 2025eko edizioa otsailaren 23an ospatuko da Donostiako hurrengo Lilatoia. Milaka emakumeren parte hartzea erakartzen duen lasterketa herrikoian talde gisa parte hartzeko proposamena egin du Emakumeon Etxeko sustapen taldeak.
Talde hori osatzeko aukerarik badagoen baloratzeko, gaurtik, abenduaren 10etik hilaren 23ra esteka honetako galdetegia osatuta eman daiteke izena: galdetegia . Epez kanpo ere eman ahalko da izena.
Asmoa, gabonen ostean izena emandakoak elkarrekin entrenatzen hastea litzateke asmoa. "Ariketa fisikoa elkarrekin egitea herriko emakumeak elkartueta harremanak sendotzeko modua izan daitekeelakoan egin dute proposamena. Izatez, proposamen hori aipatu izan da Emakumeon Etxeko asanbladetan: Elkarrekin Egunean 50 emakume inguru elkartu ziren azaroaren 30ean, eta orain Lilatoia elkarrekin egiteko proposatu dute".
35. Lilatoirako izena eman eta argibide gehiago jasotzeko, lilaton.es atarira jo behar da.
Emakumeon Etxeko programazioa
Zerbitzuak
Abenduak 11, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Abenduak 16, astelehena
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua.
Zehaztasunak: "Adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzuteko".
Kultur programazioa
Abenduak 10-23
Donostiako 35. Lilatoian taldean entrenatu eta parte hartzeko izen-ematea galdetegi honetan: galdetegia .
Abenduaren 12tik 19ra
Erakusketa: "Ama ta asunak".
Zehaztasunak: "June Baonza Pagaldai (Durango, 1979) artistaren Ama ta asunak proiektuak amatasunaren ideala deseraiki nahi du, amatasunaren praktika bizigarriagoa egiteko erreferente eta diskurtso ugari eskaintzearekin batera".
-Abenduak 12, 18:00 Irekiera eta egilearekin solasaldia.
-Abenduak 19, 18:00 Hitzaldia: "Amatasunak, beste amatasunak eta ahaidetasun berriak".
Hizlariak: Elixabete Imaz eta Miren Aranguren.
Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".
Liburutegi feminista
Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).