Datorren asterako iragarri ditu 2025ari begirako lehen deialdiak Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxeak; sexu-aholkularitza zerbitzua edota aholkularitza juridiko eta psikosoziala eskainiko dute, hurrenez hurren bi astean behin eta hilero egiten duten moduan. Zerbitzuok baliatzeko aurrez eskatu beharko da hitzordua.
Bestalde, "Hitz Esana" emanaldia eskainiko du Mejillon Tigre kolektiboak urtarrilaren 18an. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue dagoeneko.
Emakumeon Etxeko programazioa
Urtarrilak 13, astelehena
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua: adin guztietako Usurbilgo herritarrei zuzendutako zerbitzua, sexualitatearen inguruko zalantzei erantzuteko.
Hitzordua eskatzeko: 943 377 112 / emakumeonetxea@usurbil.eus
Urtarrilak 15, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala, ikuspegi feministatik.
Hitzordua eskatzeko: 943 377 112 / emakumeonetxea@usurbil.eus
Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".
Gonbidapenak: usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri dituzue.
Liburutegi feminista
Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).