Emakumeon Etxea

Mejillon Tigre kolektiboaren "Hitz Esana" emanaldirako gonbidapenak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 14a, 13:43

Kalezarko Pelaioenean urtarrilaren 18an egingo den ekitaldirako gonbidapenak aurrez eskura ditzakezue. Deialdi gehiago ere izango dira egunotan, Emakumeon Etxekoen eskutik. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Aste honetarako iragarri ditu 2025ari begirako lehen deialdiak Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxeak; horien artean, "Hitz Esana" emanaldia eskainiko du Mejillon Tigre kolektiboak larunbatean, urtarrilaren 18an. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue.

Emakumeon Etxeko programazioa
Urtarrilak 15, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala, ikuspegi feministatik.
Hitzordua eskatzeko: 943 377 112 / emakumeonetxea@usurbil.eus
18:00-19:00 Asteazkeneroko Lilatoirako entrenamenduen hasiera, Emakumeon Etxetik. Garazi Artolak gidatuko ditu.

Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".
Gonbidapenak: usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri dituzue.

Liburutegi feminista

Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).