"Hitz Esana" poesia errezitaldi alternatiboaz gozatu dute hainbat herritarrek

Noaua Aldizkaria 2025eko urtarrilaren 19a

Spoken word formatuan eraikitako "Hitz Esana" ikuskizuna eskaini zuen atzo Mejillon Tigre kolektiboak. Poesia ikusizuna bai, baina tradizioz oso bestelakoa.

Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana, halaxe definitzen dute protagonistek euren lana. Poesia irakurri, baina inprobisatua nolabait. Poesia kritikoa izanik, hainbat gai taularatu zituzten, eta barreak ere nagusitu ziren: etxebizitza, gorputzen nolakotasuna eta aniztasuna, sexu-indarkeria... Ikuskizun atipikoa, baina oso ondo hartua herritarren artean. Emakumeon Etxeko ganbara goraino bete zuten bi poetek.