Emakumeon Etxeko eskaintza otsailetik uztailera
Otsailak 11-maiatzak 27, astearteetan
17:30-19:00 Jabetza eskolako ikastaroa: Biodantza.
Formatzailea: Eider Zuriarrain.
Hizkuntza: euskaraz.
Zehaztasunak: “Biodantza” musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzat, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira. Autoestimua hobetzen da eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar".
Otsailak 14-martxoak 14, ostiraletan / Martxoak 20-maiatzak 22, ostegunetan
17:00-19:00 Jabetza eskolako ikastaroa: "Emakumeen osasuna heldutasunean: menopausia eta bizi-aldaketak".
Formatzailea: Pepa Bojo.
Oharra: gaztelaniaz.
Zehaztasunak: "Tailerra gure bizitzako bigarren etapa modu sortzaile eta aberasgarrian bizitzen prestatzeko pentsatuta dago, aurkituko ditugun aldaketa fisiko, psikologiko, sozial, familiar eta materialei aurre egiten ikasiz. Aurreiritziak eta mitoak ere agertzen dira, eta horiek deseraiki egin behar dira. Tailer honekin gogoeta egiteko aukera dugu: nola zahartu nahi dugun, zeren beldur garen eta zerk kezkatzen gaituen. Menopausiatik aurrera zein aldaketa agertzen diren eta batez ere, nola egin diezaiokegun aurre horri guztiari etapa hau bete-betean bizi ahal izateko".
Otsailak 17-maiatzak 26, bi astelehenetan behin
18:00-20:00 Jabetza eskolako ikastaroa: batukada feminista Udarregi ikastolan.
Hizkuntza: euskaraz.
Saioen egutegia: otsailak 17, martxoak 3, 17 eta 31, apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, ekainak 2.
Zehaztasunak: "Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde-lanean aritzeko, sormena landu eta autoestimua igotzeko. Denok garelako musika egiteko gai, baita gauza berriak sortzeko ere. Irudimena landu eta besteak entzuten ikasteko. Emakumeok kalera irten eta espazioak okupatu bitartean jendeari gozarazteko".
Otsailak 23, igandea
10:30 35. Lilatoia, emakumezkoen lasterketa herrikoia Donostian.
Zehaztasunak: Usurbilgo Emakumeon Etxeak talde bezala eman du izena. "Taldean izena emandako emakume guztiek elkarrekin hartuko dute parte".
Martxoak 5-6, asteazkena eta osteguna
Musika elektronikoa eta feminismoa uztartzen dituen KRII Kolektiboak DJ ikastaro labur bat emango du. Izen-ematea otsailaren 17tik 28ra izango da, Emakumeon Etxearen bidez.
Martxoak 8, larunbata
21:00 Pikoteo musikatua Artzabalen. Martxoaren 5 eta 6ko "DJ ikastaroan parte hartutakoek ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izango dute, eta haien ostean KRII Kolektiboko kideek ere parte hartuko dute".
Martxoak 20, osteguna
18:00 Iratxe Etxebarriaren "7.300 miligramo eszitalopram" liburuaren aurkezpena.
Maiatzak 15, osteguna
18:00 Uxue Alberdi Estibaritzen "Hetero" liburu aurkezpena. Ondoren, solasaldia.
Apirilak 11, ostirala
17:30 Emakume eta gizon subjektutasunaren inguruko formakuntza saioa.
"Egingo den tailer proposamenean, teoria feminista eta queerretan egin diren proposamen desberdinak ikusiko dira, zeintzuek tailerrean parte hartuko duten gizon, emakume zein pertsona ez binarioen arteko botere harremanen lanketa ahalbidetuko duten".
Maiatzak 24, larunbata
19:00 Evaren Alabak antzerki taldearen "Ring" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Ring batean sartzen diren bi aktorerekin hasiko da antzezlana. Bata gizonez jantzita dago eta bestea emakumez. Ikusleek ring-a inguratzen dute. Aurkezle batek pertsonaiak iragarri eta ikuskizuna hasten da".
Hizkuntza: elebiduna
Zerbitzuak
-Liburutegi feminista: "Emakumeon Etxean liburu feministak daude eskuragarri: maileguan hartzeko aukera dago".
-Aholkularitza juridiko eta psikosoziala: "Zerbitzu honen bitartez, gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Zerbitzu egunak: otsailak 12, martxoak 12, apirilak 9, maiatzak 21, ekainak 11, uztailak 9.
Ordutegia: 15:00-18:00.
-Aholkularitza psikologikoa: "Sexu aholkularitza zerbitzuaren erabilpen urria antzemanda, horren ordez aholkularitza psikologikoko zerbitzua eskaintzea erabaki da. Zerbitzuaren xedea pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Zerbitzu egunak: otsailak 10 eta 24, martxoak 10 eta 31, apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, ekainak 9 eta 23, uztailak 7.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zerbitzuon hitzordua eskatzeko:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus