Martxoak 8

DJ ikastaroko prestakuntza jasotzen hasiak

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 6a, 11:49

KRII kolektiboa Emakumeon Etxean eskaintzen hasia da ostegun honetan segiko duen dj ikastaroa.

Dj gisa jardun ahal izateko, ogibide honetara gerturatzeko formakuntza jasotzen hasia da emakume talde bat Kalezarko Pelaioenean. Izan ere, bertan kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxeak dj ikastaroa antolatu du egunotarako. KRII kolektiboko sortzaile Ines Garcia Azpiazu eta Bego Aldalur ari dira bideratzen saiook. Ostegun honetan izango dute bigarren formakuntza saioa. Horrez gain, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute, martxoaren 8an Artzabalen.

Izan ere, Emakumeon Etxeak eta Kafe Tertuliak zenbait ekimen deitu dituzte etzirako. Segidan dituzue xehetasunak.

Emakumeon Etxeko programazioa
Martxoak 6, osteguna
Musika elektronikoa eta feminismoa uztartzen dituen KRII Kolektiboak DJ ikastaro labur bat emango du.

Martxoak 8, larunbata
10:00 Gosari feminista frontoian.
11:24 Denok Donostiara trenean!
12:30 Manifestazioa Antiguako tuneletik.
19:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
21:00 Pintxo potea eta DJ emanaldia Artzabalen.
Txartelak Artzabalen eta Txirristran salgai 10 eurotan.
Erosteko azken eguna: martxoak 7.
Antolatzaileak: Usurbilgo Mugimendu Feminista (Kafe Tertulia, Usurbilgo Emakumeon Etxea).

Martxoak 20, osteguna
18:00 Iratxe Etxebarriaren "7.300 miligramo eszitalopram" liburuaren aurkezpena.

Maiatzak 15, osteguna
18:00 Uxue Alberdi Estibaritzen "Hetero" liburu aurkezpena. Ondoren, solasaldia.

Apirilak 11, ostirala
17:30 Emakume eta gizon subjektutasunaren inguruko formakuntza saioa.
"Egingo den tailer proposamenean, teoria feminista eta queerretan egin diren proposamen desberdinak ikusiko dira, zeintzuek tailerrean parte hartuko duten gizon, emakume zein pertsona ez binarioen arteko botere harremanen lanketa ahalbidetuko duten".

Maiatzak 24, larunbata
19:00 Evaren Alabak antzerki taldearen "Ring" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak:
"Ring batean sartzen diren bi aktorerekin hasiko da antzezlana. Bata gizonez jantzita dago eta bestea emakumez. Ikusleek ring-a inguratzen dute. Aurkezle batek pertsonaiak iragarri eta ikuskizuna hasten da".
Hizkuntza: elebiduna


Zerbitzuak
-Liburutegi feminista:
"Emakumeon Etxean liburu feministak daude eskuragarri: maileguan hartzeko aukera dago".
-Aholkularitza juridiko eta psikosoziala:
"Zerbitzu honen bitartez, gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Zerbitzu egunak: martxoak 12, apirilak 9, maiatzak 21, ekainak 11, uztailak 9.
Ordutegia: 15:00-18:00.
-Aholkularitza psikologikoa:
"Sexu aholkularitza zerbitzuaren erabilpen urria antzemanda, horren ordez aholkularitza psikologikoko zerbitzua eskaintzea erabaki da. Zerbitzuaren xedea pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Zerbitzu egunak: martxoak 10 eta 31, apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, ekainak 9 eta 23, uztailak 7.
Ordutegia: 15:00-19:00.


Zerbitzuon hitzordua eskatzeko:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus