21. Soinurbil

Zumarteko ahots ederrek abiarazi dute 40. urtemugako musika zikloa

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 6a, 12:46

21. Soinurbil zikloa Kalezarko ermitan abiarazi dute bart, Zumarteko Abesbatzen eta Kantuko Ikasleen eskutik.

Hasi da orain arteko edizioetan luzeena eta egingo den uneagatik berezienetakoa izango den zikloaren edizioa; 21. Soinurbil abiarazi dute bart, ezohiko kokagune batetik. Izan ere, Kalezarko ermita hautatu dute aurreko urteetan musika astea izan eta oraingoan, martxoaren 30era arte luzatuko den hilabeteko zikloari ekiteko.

Inoizko edizio luzeenaren abiapuntu izan den horretan, aurten, 40 urte beteko dituen Zumarte Musika Eskolako ahots ederrek hartu dute parte; Zumarteko abesbatzek eta kantuko ikasleek.

Jon Imanol Etxabe Telleriak zuzendu zuen saioak emakume sortzaileei gorazarre egin nahi izan zieten, Martxoaren 8a ate joka dugun honetan.

Segidan duzue, hitzorduan parte hartu zutenen eta haiek abestutako kantuen zerrenda:

21. Soinurbil
Kantu modernoko ikasleak
-Eneko Zuloaga Giraudo: "Loretxoa" (Herrikoia/Mold.: Anne Etchegoyen (Iturriria)
-Nahia Gonzalez Apecechea eta Lur Irazusta Martin: "Begi umelak" (Itxaso Paia Ruiz).
-Mertxe Jiménez Fernández: "Delirios" (Izaro).
-Naddi Zabaleta Urdanpilleta: "Someone like you" (Adele).
-Amane Otaegi Pérez: "Zure mina" (Olaia Inziarte).
-Cati Martin Rodriguez: "Hello" (Adele).
-Nuria Yaniz Ortubia: "Show yourself" (Kristen Anderson-Lopez & Robert Lopez).
-Lur Irazusta Martin: "Set fire to the rain" (Adele).
-Pello Ibargoyen Álvarez: "Steven Medley" (Aivi & Surasshu).

Zumarte Txiki Abesbatza
"Pregoia" (Maria Luisa Ozaita Marqués).
"Kuku-kukutxoa" (Maria Luisa Ozaita Marqués).

Zumarte Txiki eta ZumarTeen Abesbatzak
"Katzu ur pixkat, Oihana!" (Leadbelly/Mold: Moira Smiley).

ZumarTeen Abesbatza
"Errefuxiatuena" (Izaro/Mold.: Inge Conde Moreno).

Zumarte Gazte Abesbatza
"Izar eder bat" (Maria Luisa Ozaita Marqués).
"Dantzatu nahi nuke" (Maria Begoña Diez Azpeitia).
"Mendietako zartu naiz eta" (Herrikoia/Mold.: Nekane Lasarte Makulegi).
"Otsaila" (Eva Ugalde Álvarez).

Abesbatza guztiak
"Orregako ilargia" (Maria Luisa Ozaita Marqués).