Maiatzaren 17an

Kalexarko Udaberriko Trikiti Festa iragarri du Belmonte auzo elkarteak

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 11a, 12:23

Maiatzaren 17an erromeria plazan bilakatuko du Kalezarkoa, bertako auzo elkarte Belmontek.

Adi, aurten Kalezarko festen zain ez dugu eta itxaron beharko auzoan festa giroa izateko. Aurtengo Usurbilgo Sagardo Egunaren bezpera, dantza giroan biziko dugu. Plaza giro hori biziberrituko duen jaialdia iragarri du Belmonte auzo elkarteak hilabete lehenagorako, maiatzaren 17rako hain zuzen.

"Kalexarko Udaberriko Trikiti Festa" antolatu du Belmontek aipatu moduan, maiatzaren 17rako, Kalezarko plazan bertan.

Azken orduotan zabaldu dute kartela, hain justu 50 urte bete dituen Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen atariaren bidez. Gogoan izan, elkarte honen sorrera Usurbili estuki lotua dagoela, 1972an herri honetan eginiko Trikitilari Egunari hain zuzen, eta haren sustatzaile usurbildarrei.

Jaialdi horren kartela plazaratu du Belmonte auzo elkarteak. Segidan dituzue egitarau horren xehetasunak. Besteak beste, bi herrietako ikasleak batuko ditu hitzorduak; Errezilgoak eta 40. urtemuga betean den Zumarte Musika Eskolakoak. Ohartarazi dutenez, euria egingo balu jaialdia egin egingo da baina aurrerago, atzeratu egingo dute eta.

Kalexarko Udaberriko Trikiti Festa 2025
Maiatzak 17, larunbata
17:00 Nahikari Etxeberria, Irune Etxabe, Malen Aierbe eta Ekhine Balerdi (Zumarteko ikasleak).
18:00 Julen Labaka eta Elaia Azpillaga (Errezilgo ikasleak).
19:00-21:00 Izer eta Alabier.
Oharra: euria eginez gero, eguna atzeratuko da.
Antolatzailea: Belmonte Auzo Elkartea.