"Urteetan barruan gordetako hainbat korapilo askatzeko ariketa bat izan da. Negu luze eta ilun baten kontaketa da. Baina horrez gain, bizipoza eta ongizatea oinarri hartuta bizitzeko formulak jasotzen ditu". Hortxe, "7.300 miligramo eszitalopram" liburuaren abiapuntua. Iratxe Etxebarriarena da. "Krisi pertsonal batean idatzitako hausnarketak eta egoera horri aurre egiteko baliogarri izan zaizkion baliabideez mintzo da" bertan. Horregatik, "udaberria helmuga izan duen, negu luze eta ilun baten errelatoa da".
Liburuaren xehetasunak egileak berak aurkeztuko ditu gaur, Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Emakumeon Etxeko programazioa
Martxoak 20, osteguna
18:00 Iratxe Etxebarriaren "7.300 miligramo eszitalopram" liburuaren aurkezpena.
Apirilak 11, ostirala
17:30 Emakume eta gizon subjektutasunaren inguruko formakuntza saioa.
"Egingo den tailer proposamenean, teoria feminista eta queerretan egin diren proposamen desberdinak ikusiko dira, zeintzuek tailerrean parte hartuko duten gizon, emakume zein pertsona ez binarioen arteko botere harremanen lanketa ahalbidetuko duten".
Maiatzak 15, osteguna
18:00 Uxue Alberdi Estibaritzen "Hetero" liburu aurkezpena. Ondoren, solasaldia.
Maiatzak 24, larunbata
19:00 Evaren Alabak antzerki taldearen "Ring" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Ring batean sartzen diren bi aktorerekin hasiko da antzezlana. Bata gizonez jantzita dago eta bestea emakumez. Ikusleek ring-a inguratzen dute. Aurkezle batek pertsonaiak iragarri eta ikuskizuna hasten da".
Hizkuntza: elebiduna
Zerbitzuak
-Liburutegi feminista:"Emakumeon Etxean liburu feministak daude eskuragarri: maileguan hartzeko aukera dago".
-Aholkularitza juridiko eta psikosoziala:"Zerbitzu honen bitartez, gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Zerbitzu egunak: apirilak 9, maiatzak 21, ekainak 11, uztailak 9.
Ordutegia: 15:00-18:00.
-Aholkularitza psikologikoa: "Sexu aholkularitza zerbitzuaren erabilpen urria antzemanda, horren ordez aholkularitza psikologikoko zerbitzua eskaintzea erabaki da. Zerbitzuaren xedea pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Zerbitzu egunak: martxoak 31, apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, ekainak 9 eta 23, uztailak 7.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zerbitzuon hitzordua eskatzeko:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus