Kalezarko Udaberriko Trikiti Festan dantzan aritu dira herritarrak

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 17a, 20:50

Kalezarko Udaberriko Trikiti Festa ospatu dute gaur Kalezarren eta jende andana hurbildu da plazara. Zumarteko ikasleak, Errezilgoak eta Izer eta Alabier oholtzaratu dira.

Lehenik Zumarteko ikasleek hartu dute oholtza, motorrak berotzeko. Ondoren, Errezilgo Elaia Azpillaga eta Julen Labakaren txanda izan da, eta azkenik, Izer eta Alabierrek bi orduko saioa eskaini dute.

Lehen bi saioetan jendea lotsati ibili da, eta trikitixa entzun bai, baina dantzarik apenas ez dute egin. Izer eta Alabierren txanda izan denerako, plazara leporaino beteta zegoen, eta orduan bai dantzarako tarte bikaina sortu da.