Kalezarko jaiak

Udako jaien denboraldia ate joka

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 09:36

Kalezar izango du, ohi bezala, lehen geltokia, udako jaien denboraldiak.

Hastear dugu udako festen denboraldia. Bi aste barru ekingo zaio urte garai horri Kalezarren. Aurtengoan, azken urteotan baino iraupen luzeagoa izango dute San Joanek. Izan ere, hilaren 19an hasi eta 24an amaituko dira. Hasi, gainera, Iñaki Agirresarobe herrikideak prestaturiko San Joan suari lotutako 30 urteetako argazki bildumaren proiekzioarekin ekingo diote aurten. Hortik aurrera, kontzertu gauek, haurrei zuzenduriko ekintzek, oilasko biltzaile txikien itzulerak, San Joan bezperako eskeak edota San Joan eguneko ospakizunek osatuko dute bertako jai batzordeak ondutako egitarauak.

Hona hemen, iragarriak dituzten ekitaldien berri:

Kalezarko jaiak
Ekainak 19, osteguna
19:00 “Kalezarko San Juan Sua 1985-2015” diaporama Pelaioenean.
Zehaztasunak: “Kalezarko San Juan Suak garrantzia handia du eta baita San Juan eskeak ere. Hori azpimarratzeko, 30 urteko ibilbidea irudien bidez ikusiko da eta belaunaldi desberdinen bilakaera ere bai. Iñaki Agirresarobek ateratako argazkien bidez 25 minutuko erreportajeaz gozatzeko aukera izango da”.

Ekainak 20, ostirala
16:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
Ondoren, buruhandiak.
18:00 Auzotarren arteko herri kirolak.
20:00 Kalezartarren afaria.
23:00 Kontzertuak: Oilar Beltzak, Auskalo Taldea, Hazas & Jagoba.

Ekainak 21, larunbata: Oilasko biltzaileen eguna
10:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
16:00 Musa (izena ematea 15.30etan irekiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, erraldoi eta buruhandien irteera Lauburu konpartsaren eskutik.
00:00 Kontzertuak: Gabezin Taldea, DJ Tintz.

Ekainak 22, igandea: Umeen eguna
10:30 Umeen krosa (izena ematea 10.00etan hasiko da).
11:30 Jolasak.
Ondoren, buruhandiak.
14:00 Umeen bazkaria (norberak etxetik eramanda, postrea eta edaria jai batzordearen kontu).
16:00 Tailerrak.
Ondoren, buruhandiak.
18:30 Txokolatada.
19:30 DJ GorkaMendi.

Ekainak 23, astelehena: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.

Ekainak 24, asteartea: San Juan eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.