Bero itzelak ez ditu kikildu irudiotako protagonistak. Kalezarko jaiak hasi berritan, auzokideak lehian jarri dituzte. Txantxa gutxi izan da hitzordua amaitu artean. Lokotsak edo sagarrak biltzen, trontzan, zaku lasterketan edota korrika neurtu dira bi parte hartzaileen multzoak.
Jai batzordeak prestaturiko proben ibilbidea bitan osatu eta berdindu egin du talde txuriak eta urdinak. Berdinketa hori hausteko sokatiran neurtu dira. Emozioa eta tentsioa jokoak amaitu artekoa izan da. Izan ere, bukatu bezain laster, lagunarteko ondoko talde argazkia atera dute.
Bistan denez, auzokideak dituzte protagonista, Kalezarko jaien lehen orduok.