Kalezaharreko Jaiak aurrera doaz eta oilasko biltzaileen egunean mus txapelketa, herriko dantzariak eta erraldoi eta buruhandiak ibili dira gaur arratsaldean zehar.
Mus txapelketako garaileak Harkaitz Portularrume eta Igor Alkorta izan dira; bigarrenak, Joxe Mari Larrañaga eta Pako Bernal; hirugarrenak Getariko bikote bat izan da.
Musa jolasten ari ziren bitartean, plazan Orbeldi dantza taldeko dantzariak ibili dira. Horiek bukatzean lehen aldiz, erraldoiak eta buruhandiak ibili dira Kalezaharren.
Oraindik egitaraua ez da bukatu. Izan ere, gauean Gabezin taldeak eta DJ Tintzeko girotuko dituzte jaiak.