Egurtzegiko bizi osorako etxebizitzen aurkezpena egingo dute uztailaren 10ean arratsaldeko 18:00etan. Etxebizitza horiek zaintza behar duten pertsonei eta haien zaintzaileei bideratuta daude. Guztira sei etxebizitza daude Egurtzegian, eta horietatik lau udalak kudeatuko ditu usurbildarrentzat.
Udalak, hainbat eragilerekin elkarlanean, zaintza eredu propio eta berri bat sortu nahi du eta horren baitan sortu ditu sei etxebizitzak. Zainduak eta zaintzaileak batera bizitzen jarraitzea bilatzen dute Egurtzegiko etxebizitzek, baina bakoitza haren espazioa edukirik.
Lau etxebizitza udalak kudeatuko dituen arren, jabetzan Matia Fundazioarenak dira, eta bi etxebizitza kudeatuko ditu fundazioak. Udalbatzak oraindik ez du onartu etxebizitza horietarako sarbideak eta irizpideak zein izango diren, baina uztaileko bilkura osoan onartzea espero da.