Urriaren 18an

Emakumeon Topaketa antolatu dute

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 3a, 14:40

Argazkia: Emakumeon Etxea.

Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxeko dinamika izango dute hizpide nagusi, urriaren 18an aipatu egoitzan bertan antolaturiko Emakumeon Topaketak. Antolatzaileek egitarauaren nondik norakoen berri eman dute.

"Emakumeon Topaketa" antolatu du urriaren 18rako Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxeak. “Herriko emakumeentzako topalekua izan nahi du ekimenak, elkar ezagutzan sakondu eta sareak josteko. Aurten, Emakumeon Etxeko martxa izango da gai nagusia, besteak beste, egin diren ekimenak errepasatu eta talde sustatzailearen azalpenak eta bizipenak ezagutzeko”.

Segidan dituzue hitzorduaren zehaztasunak baita hurrengo asteotarako Emakumeon Etxean antolaturiko ekimenen berri ere:

Emakumeon Etxeko urriko ekintzak
Urriak 12, igandea
Twerk (Booty Dance) saioa
Formatzailea: Ikerne Mendieta Uskola.
Noiz: urriak 12, igandea, 10:30-14:30 artean.
Zehaztasunak: "mendeetan zehar emakumeen gorputzak, uteroak eta aldakak atrofiatu dituen gizarte gaixo batek sortutako gaitzak pairatzen ditugu oraindik. Gorputzetik osotasunez eta zintzotasunez jarduteko behar horretatik sortzen da mugitzeko proposamen hau. Gorputz zapalduen, estigmatizatuen, epaituen, zaurituen, desbalorizatuen, ezezagunen, eta berezko gaitasun eta indarretik deskonektatuen sendabide eta askapen gisa hain zuzen ere. Utero eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta norbere gorputzarekin jolastuz gozatzeko gaitasuna berreskuratzeko. Mugimendua osasun eta plazer iturri bizitzeko".

Urriak 18, larunbata

10:00-12:30 Emakumeon Topaketa:
-Gosaria
-Ondoren, etxeko martxaren balorazioa, egin diren ekimen ezberdinen argazkiekin.
-Talde sustatzailearen azalpenak eta bizipenak.
-Udazkeneko programazioaren aurkezpena.
-Udaberriko eskaintzarako proposamenak jasotzea.
-Idoia Torregarairen umorea izango dugu lagun.

Urriak 23, osteguna
18:00 "Mi parto robado" liburuaren aurkezpena eta solasaldia.
Zehaztasunak: “Nahia Alkorta Elezgaraik idatzitako “Mi parto robado” liburuaren aurkezpena eta gaiaren inguruko solasaldi musikatua. Egilea bertan izango da, Joana Auzokoa Larrea eta Agurne Alkorta Balbas usurbildarrek lagunduta”.

Azaroak 6, osteguna
17:00-19:00 "Hilekoa pubertaroan" tailerra.
Hizlaria: Ainitze Sala Insausti.

Azaroak 20, osteguna
17:30 Hitzaldia: "Familia eredu berriak eta legedi zaharra, nola uztartzen da hau?".
Hizlaria: Irule Abokatuak taldea.

Urtarrilak 24, larunbata
19:00 "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei" Infinitudrama konpainiaren emanaldia.

Zerbitzuak
-Liburutegi feminista.
-Aholkularitza juridiko eta psikosoziala:

Zerbitzu egunak: irailak 17, urriak 15, azaroak 12 eta abenduak 1.
Ordutegia: 15:00-18:00.
-Aholkularitza psikologikoa:

Zerbitzu egunak: irailak 22, urriak 13 eta 27, azaroak 10 eta 24 eta abenduak 15.
Ordutegia: 15:00-19:00.

Zerbitzuon hitzordua eskatzeko:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus

Informazio gehiago, hemen: usurbil.eus
Antolatzailea: Emakumeon Etxea.