Olivi erretegia, 16. Parrilla Txapelketa Nazionaleko garailea

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 9a, 10:32

Argazkia: San Sebastian Gastronomika.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country biltzarraren esparruan egindako Parrilla Txapelketaren hamaseigarren edizioko garailea izan da Kalezarko Olivi erretegia, Discarlux haragi-enpresarekin batera.

2022an Saizar sagardotegia izan zen garailea. Hiru urte geroago, familia berarena den alboko Olivi erretegiak irabazi du aurtengoan, Discarlux haragi-enpresarekin batera, San Sebastian Gastronomika–Euskadi Basque Country biltzarraren baitan egindako 16. Parrilla Txapelketa Nazionala. "Bi kasuetan, hirugarren aldiz parte hartzean gailendu dira", nabarmendu dute antolatzaileek.

“Discarlux etxeak hautatu digun haragi on horretaz gain, denborak lehiaketak eskatzen zuenera egokitzen jakin dugu. Gainera, haragiak iragazte bikaina zuen, eta ondo zigilatu dugu”, adierazi du erretegiko parrillero Francisco Javier Aldapaga “Pako”-k.

Honako hauek izan dira edizio honetako parte hartzaileak:
-Marc Ramos (Sinofos, Girona) Leikan Meat haragi-etxearekin.
-Paola Cerchiara (The Txotx Gourmet, Donostia) Makro Distribucion Mayorista enpresarekin.
-Urko Zarauza (Asador Aramendi Berria, Zamudio, Bizkaia) Cárnicas Guikarrekin.
-Pablo Roza (Casa Farpón Asador, Fuentespino, Asturias) Cárnicas Trasacar etxearekin.
-Francisco Javier Aldapaga (Asador Olivi, Usurbil, Gipuzkoa) Discarlux haragi-saltzailearekin.
-Aitor Martín (Ikili Jatetxea Bar, Donostia) Cárnicas Goyarekin.
-Nur El Homssi (Restaurante Fermín Calbetón jatetxea, Donostia) Arcecarnerekin.
-Edu Espejo (Taller de Carnes by Jenkin´s, Valentzia) Tamaco Barcelona enpresarekin.

Epaimahaia kideok osatu dute: lehiaketaren aurkezle eta moderatzaile Alberto Fernández Bombínek; Amaya Ortuzarrek (Ganbara); Madrid Fusioneko presidente eta sortzaile José Carlos Capelek; Julia Pérez kazetariak; Carlos Maribona komunikatzaileak; Xabier Ruiz (Tolosako Casa Nicolás jatetxea) eta Ion Ayala (Laia Erretegia) parrillako adituek; Juan Atanasio “Tanacho” Carrascok (Carrasco Ibéricos); José Gordónek (El Capricho) eta Juanjo Arratibelek (Ondarreta).